Asteon urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan izango diran manifestazinoen zergaitiez buruz berbetan izan dogu geurean Sare plataformako Teresa Toda. Presoen sakabanaketea salatzeko deituta dagozan zapatuko mobilizazino honeetara joateko ideologia desbardineko pertsonei deia egin deutse Teresa Todak geurean. Kirmen Uribek, Garbiñe Biurrun, Kepa Junkerak edo ETAk hildako Joseba Goikoetxea ertzainaren alarguna dan Rosa Roderok deialdiagaz bat egin dabe.