Arenasek ezin izan dau Gernikaren kontra, eta datorren jardunaldian Portugalete izango dau aurkari. Axier Intxaurragaren taldeak puntuak behar ditu zulotik urteteko. Getxoztarrak gora begira dagoz seigarren lekuan (30 puntu). Baina, Aitor Ramosek onartu deusku, Atetik saioan, maileari eustea dala helburua. Asier Goiria (Amorebieta) izan da beste konbidadua. Amorebieta laugarren dago. Talavera hartuko dau zapatuan Urritxen. 2. B maila honetan, beste derbi bat be jokatuko dabe datorren jardunaldi honetan: Sestao-Leioa.