Getxo Arteak ezin izan dau Kopan aurrera egin. Bathcok kanporatu dau (19-27). Iker Lavin jokalariak Bizkaia Lehian saioan azaldu deuskunez, partidu lehiatua izan zan. Orain, ligan murgildu behar dabe buru-belarri. Complutense hartuko dabe zapatuan, Faduran (17:00). Ainhoa Azaola (Zuazo), Izaskun Garcia (gernika KESB) eta Iker Flabiano (Askartza) izan dira beste konbidaduak. Zuazo Bera Beraren aurka galduta dago (18-16). Orain Alcobendas izango dau aurkari (Zapatua, 19:30). Askartzak, barriz, aurkari zuzenaren kontra jokatuko dau. Waterpolo Sevilla eta biak dagoz 25na puntugaz, sailkapenaren goiko aldean (Zapatua, 18:00).