Euskara kalera atera eta eguneroko bizimoduan gure hizkuntzaz egiteak dauan garrantzia aitortzea izan da Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko euskaltegien sareagaz batera bultzatutako euskaldunen arteko bilgune honen helburu nagusia. Bilboko Azkuna Zentroan egin dan, Berbagunearen laugarren edizino honetan 1.600 pertsona inguru izan dira .