Derbia, puntu beharrean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko urt. 22a, 00:00

Errugbian Gernikak eta Getxok derbia jokatuko dabe domekan (12:00). Galduta dagoz biak. Eta puntuak behar ditue, ze sailkapeneko behe aldean dagoz. Getxo 8. dago (27 puntu), eta Gernika 11. (18 puntu). Iker Olaeta Gernikako jokalariagaz egin dogu berba Bizkaia Lehian saioan. Saskibaloian be, Gernikak partidu garrantzitsua dauka Cadi La Seuren aurka (Zapatua, 18:30). Naiara Diezegaz egin dogu berba. Lerro hockeyan Metropolitanok liderragaz jokatuko dau astegoienean. Ibai Kortabitartek aitortu deusku gogorra dala asterik aste kanpoan jokatzen ibiltea. Seigarren jardunaldia dabe jarraian kanpoan, eta aspaldion behera egin dabe, nahi ta denporaldia oso ondo hasi eben. 

Osorik irakurri