Sestaon langabezia %20tik gorakoa da gaur egun. Gogoratu Arcelor Mittalek herri honetan altzairua sortzeko daukan lantegiak otsailaren erdialdean ateak sarratuko dauzela. Honek zuzenean 340 langileri eragingo deutse. Herritarren artean ardurea da nagusi. Leire Corralesek Sestaoko alkateordeak dino itxaropenik ez dala galdu behar eta iluntasunaren artean argi apur bat be badagoala. Arcelorren arazo nagusiak, lantegiak konpainia elektrikeei argindarragaitik ordaindu behar deutsen prezio altua eta Txinak eragindako dumping-a dira. Sestaoko EH Bildutik bestalde dinoe EJak argindararren arazoa Europan baino etxean konpondu beharko leukela. Mikel Izquierdo, Sestaoko Bilduko zinegotzia da.