Egun osoko jardunaldia eratu dabe Zuzenbidean Euskal Akademiak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkunak, Eusko Legebiltzarrak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak. Urriaren 3an indarrean sartu zan lege barriaren ganeko gogoeta praktikoa egitea da helburua. Jardunaldia edonorentzat dago zabalik, zuzenbide zibilak eragin handia daukalako herritarren kontu askotan.