Jon Agirrezabalak hobeto ezin izan dau hasi ibilbide barria. Athleticek itxita Riverren jokatuko dau denporaldia amaitu arte. Minutu bila heldu da Sestaora. Momentuz jokatzen hasi da, eta gainera taldea irabazten dabil. Azken partidua Talaveraren aurka (0-1). Playoffa 3 puntura daukie. Datorren jardunaldian la Roda hartuko dabe Las Llanasen. Agirrezabalak pozik dagoela esan deusku Atetik saioan. Gogotsu aurkitu dogu taldeari laguntzeko. Ivan Urbano Balmasedako entrenatzailea eta Igor Ispizua Bermeoko jokalaria izan dira gure beste konbidadu biak. Alkarren aurka bana eginda dagoz. Biak playoffeko tokietan.