Getxori asko kosta jako baina, irabazi egin dau Gernikaren aurkako derbia (20-22). Iker Lavin jokalariak onartu deusku ez zala izan partidu erreza. Irabazten hasi arren (0-15), galtzen egon ziran (20-15), baina azkenean garaipena Getxora eroan eben. Benetako derbia izan zala aitortu deusku Bizkaia Lehian saioan. Naiara Diez (Gernika KESB), Maialen Agirregomezkorta (Zuazo), Unai Azkorra (Askartza) eta Leire Sarasola (Leioa) izan dira beste konbidaduak.