Gernikak balio handiko 3 puntu lortu ditu Getafe B-ren aurka (0-1). Javi Luacesen mutilek oso ondo hasi eben denporaldia, baina indarra galduz joan dira. Ibon Entziondo jokalariak onartu dau maileari eustea dala euren helburua. Horretarako, beste 3 puntu lortu gura ditue zapatuan (17:00), Fuenlabradaren kontra. Iñigo Orozko Santutxuko aurrelaria be konbidau dogu saiora. Bilbotarrak seigarren dagoz 3. mailako sailkapenean. Getxo izango dabe aurkari datorren jardunaldian. Getxoztarrak Balmasedari irabazita dagoz (0-2).