Mozorro ugari eukiko dabez aukeran santurtziarrek: itsas izarra, pirata, marinela, sardina... Santurtzira hilaren 13an joango diranek itsasoagaz zerikusia dauen edozertaz mozorratu eta jaitsiera nagusian parte hartzeko edo Gernika parkean izango dan diskotekara hurreratu ahalko dira. Danel bringasek, Santurtziko kultura arloko zinegotziak datu gehiago emon deuskuz.