Hegaldietan baten baino gehiagotan entzun dogu, maletak galdu direla, atzerapenak egon direla edo azkenengo momentuan hegazkina hartu ezinik geratu garela beste gauza batzuen artean. Egoerea ikusita, lau abogadu gaztek Erreklamatu izeneko zerbitzua jarri dabe abian. Bufete bat daukie eta hegaldiakaz lotutako kasuetan bereiztuko dira. Olaia Laso eta Jon Ortiz dira lau abogadu horreetariko bi geurean izan dira.