Bilbao Atletismo Santutxuk irabazi dau Euskadiko Kros Txapelketea taldeka. Iraia Garcia (4.), Gurutze Frades (5.), Saioa Elaso (9.) eta Silvia Vega (13.) izan ziran lehen 4 sailkatuak. Iraia Garciak aitortu deusku, Bizkaia Lehian saioan, gogor egin jakola lasterketea. Batetik, gaisorik ibili zalako. Bestetik, neurria luzatu egin dabelako aurten. Iker Lavin (Gernika Rugby), Ainhoa Azaola (Zuazo) eta Naiara Diez (Gernika KESB) izan dira beste konbidaduak. Gernikak Rugby Taldeak partidu gatxa dauka Sanboianaren aurka. Zuazo urteko lehen garaipena lortuta dago. Eta Gernika KESB irabazita heldu da astegoien honetako atsedenera.