Guda Dantza Uribe Kostako musika taldeak bere bigarren diskoa kalean dauka eta gure estudioetara etorri dira diskoa eskuetan. "Labarraren ertzean" izena dauka euren bigarren lanak. Arriskua presente dagoala erakutsi gura izan dute izenburuagaz. Sekula promozinorik egin ez dabela eta "urduri" etorri dira gurera. Baina Alain eta Jon taldeko kideak ederto moldatu dira mikrofono aurrean.