Jardunaldi bikotxa

Metropolitanok jardunaldi bikotxa dauka astegoien honetan. Rubiren aurka jokatuko dau zapatuan, eta Castelloren aurka domekan. Ibai Kortabitarte jokalariak azaldu deuskunez, partiduak ondo planteetan egongo da kakoa. Izan be, azkenaldian kosta egiten jako irabaztea Metropolitanori. Zapatukoa gatxa da, bigarrenaren aurka. Baina domekakoa irabazi beharrekoa da azkenaren kontra. Iker Lavin (Getxo Rugby) eta Mikel Flabiano (Askartza) izan dira beste konbidadu biak. Askartza etxean galduta dago (7-10), eta Latina liderraren aurka jokatuko dau Madrilen.

Osorik irakurri