Willis Drummond taldeko abeslari ohiak, Jurgi Ekizak, bakarkako bidea hasi dau. "Ekiza" izeneko estraineko diskoa aurkezten izan da gure estudioetan. Emoitzagaz "pozik eta askatua" dagoala aitortu deusku, diskoa argitaratzea prozesu luzea eta konplikatua izan dalako. Oso disko "pertsonala" atara dala azpimarratu deusku Ainhoa Llonak egin deutson alkarrizketan.