Jose Pablo Arriaga markinarrak "Etxetik gertu" erakusketea zabalik dauka Kultur Leioan zezeilaren 28ra arte. Orain dala 3 urte Palestinara egindako bidaia batek, barrenak mugidu eta gaur egun etorkinek bizi daben egoeraz hausnarketa positiboa sortuazoteko intentzinoa daukola adierazi deusku. Leioan ikusgai jarritakoaz berba egin dogu artista markinarragaz.
Azaleko argazkia: Nerea Bedialaunetarena, Jose Pablo Arriagaren blogetik jasota.