Sendo eta gogoz

Athletic sendo eta gogoz dago. Horixe esan deusku Iraia Iturregi kapitanak. Atsedenaldiaren ostean Valentzian jokatu behar dau zapatuan (11.45). Zurigorriak lider dago eta lider segidu gura dabe. Atsedena ondo etorri jake, lesinoak osatzeko. Eskubaloian, Zuazok kopako partidua jokatuko dau Gijonen. Ainhoa Azaola jokalariaren esanetan, irabazi beharreko partidua. Garaipena lortu ezkero, Galiziako azken fasera sailkatuko dira barakaldarrak. Waterpoloan Leioak Badia hartuko dau zapatuan (17:00). Azkena da. Leire Sarasola onartu deusku taldea ondo dagoela. Cuatro Caminosi irabazita dago (10-12).

Osorik irakurri