Gernikak arnasaldi ederra hartu dau, Alcobendasi irabazita (16-13). Ez zan partidu erreza, baina gernikarrek garaipena lortu dabe aspaldiko partez. Sailkapenean toki bat igon dabe. Hernani atzean itxi dabe. Baina emoten dau azkenera arte burrukan segidu beharko dabela maileari eusteko. Horixe esan deusku Iker Olaeta jokalariak Bizkaia Lehian saioan. Ainhoa Azaola Zuazoko jokalaria izan da beste konbidadua. Kopako azken faserako sailkatu dira barakaldarrak Gijonen irabazita (24-28). Zapatuan Oviedo hartuko dabe ligan. Athleticek be partidu garrantzitsua dauka Bartzelonan. Zurigorriak lider dagoz. Bartzelona da bigarrena. Lau puntuko aldeari eustea izango da zurigorrien helburua. Iraia Iturregi kapitanak esan deuskunez taldea ondo dago, nahi ta baja asko izan.