Bilbo Zaharra euskaltegiak urteak daroaz literaturaz berba egiteko foruma antolatzen eta ekimenaren amaiera modura, liburu esanguratsu baten irakurketa publikoa egiten. Arutengora, itzulpengintza aukeratu dabe gai modura eta 2015ean 100 urte bete dituen Kafkaren "Metamorfosia" liburua aukeratu dabe irakurraldirako.
Pedro Alberdi izan da Irakurrieran literatura saioko gonbidatua asteon, eta berak emon deuskuz datorren astean - martiaren 1etik 3ra - egingo diran berbaldien eta irakurraldiaren xehetasunak.