Basatzarako prest

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Errugbian, atsedenaren ostean, partidu interesgarri daukiez gure taldeek. Gernikak Ordizian jokatuko dau, eta Getxok Bathco hartuko dau. Iker Lavinek esan deuskunez, jokoa egokitzen dabilz basatzan eta eguraldi txarragaz joatzeko (Zapatua, 17:00). Saskibaloian, Gernikak garaipena lortu dau Bembibreren aurka. Naiara Diezek onartu dau Gironan astegoienean jokatzea erronka polita dala. Sailkapenean alkarren ondoan dagoz talde biak. Garaipen bateko aldea daukie. Bidaideak Bilbo BSR-k Kanaria Handian jokatuko dau. Asier Garcia kapitanak argi dauka kopan irabazi arren, ligan beste kontu bat izango dala Kanaria Handiaren aurkako partidua. Xakean, Sestao EDP-k eskura dauka Euskal Ligea. Azkenjardunaldira 3 puntuko aldeaz doa. Puntu terdi lortzea nahikoa da. Eneko Wu jokalariagaz egin dogu berba Bizkaia Lehian saioan.

Osorik irakurri