Martiaren 29ra bitartean Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusi leitekez euskal batailoietako azken gudarien argazkiak. Mauro Saravia txiletarrak egindako argazkiak dira eta Intxorta 1937 kultur alkarteagaz batera antolatu dabe erakusketea. 54 argazkitan 27 gudari agertzen dira.
Gotzon Tudor Mauroren emazteak eta Juan Ramon Garai Intxora 1937 kultur alkarteko kideak azaldu deuskue proiektu honen nondik norakoak eta aurrera begira daukiezan asmoak.