Horixe adierazi deusku Maitane Leizaolak Bizkaiko Foru Aldunditik. Bera eta beste erakunde batzuetako ordezkariak sahararren kanpalekuetan egon barri dira, martxa berdearen 40. urteurrenean. Bertakoen duintasuna nabarmendu dau, euren kemena eta itxaropena. Euskal herritarren alkartasuna asko eskertzen dabe, eta premina handia daukie.