Komun ontzietatik botaten doguzan kutsatzaileek zelango kaltea eragiten daben jendea jabetu asmoz, "Ez elikatu munstroa" izeneko kanpainea abian ipini dabe hiru erakundek: URA, Euskal Autonomia Erkidegoetako Ur Patzuergoek eta Aclimak. Paper-zapiei buruz berba egiten da holangoetan, baina badira beste hainbat kutsatzaile, euren izaeraz ohartu be egiten ez garanak batzuetan.
Arazoaz jardun dogu berbetan Batxi Aranburu Busturialdeko Ur Patzuergoko kideagaz. Dana dala, kanpainearen barri emoteako munstrowc.eus webgunea be eratu dabe.