Txapeldun, bosgarrenez

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko mar. 10a, 00:00

Euskal Ligea Sestao EDP-k irabazi dau aurten be. Bosgarren aldia da. Eneko Wu jokalariak azaldu deuskunez, txapelketa ona izan da aurtengoa. Aihoa Tirapu Athleticeko atezaina be izan dogu konbidadu, Bizkaia Lehian saioan. Transportes Alcaineren aurka jokatuko dabe zapatuan (15:45). Zurigorriek defentsan sendo segidu gura dabe. Ze Tirapuren esanetan, horixe da aurten hain ondo ibiltearen kakoa. Lehenengo dagoz. Bartzelona da bigarrena, lau puntura. Naiara Diez Gernika KESB-eko jokalaria eta Ibai Kortabitarte Metropolitanokoa izan dira beste konbidadu biak. Metropolitanok ligako azken partidua jokatuko dau zapatuan. Molina Sport hartuko dabe Zorrotzan. Laugarren lekua dago jokoan.

 

Osorik irakurri