Blas de Oteroren `Istorioak, alegiazkoak nahiz egiazkoak´, prosa poetikoan idatzitako liburua itzuli dau Andres Urrutiak. Idazle bilbotarra jaio zala 100 urte betetzen dira gaur, martiak 15, eta Bilboko Udalak antolatu dituen ekitaldien artean, euskaltzain buruak itzulitako liburuaren aurkezpena egingo da Bidebarrietan liburutegian, 19:30ean.