Beñat Intxausti ezingo da errepidera urten apirilaren 4tik 9ra egingo dan Euskal Herriko Itzulian. Bost aste daroaz gaixorik eta "luze" izaten dabilela aitortu deusku. Denboraldia talde barriagaz hasi dau eta gaixotasunak etena egin behar izatea bere plan guztiak aldatuazo egin deutsozala esan deusku Muxikako txirrindulariak.