Buruko gaisotasun larriak daukiezanei eta euren familiei laguntzen egiten dau behar Argia Fundazinoak. Getxoko trinitarioetan dabe egoitza nagusia, baina badaukiez egoitza txikiagoak eta zaindutako etxebizitzak be Bizkaian zehar. Bizkaia Irratiak euren laguntzeko loteriako partizipazino bereziak atara zituan gabonetan, entzuleen artean banatu, eta 4.000 euro batu dira. Eskertuta agertu dira eurekin akordeteagaitik eta entzuleen alkartasunagaitik. Diru hori ondo baino hobeto erabiliko dabela agindu dabe.