Aurreko astean Hannoverren egin zan CeBit izeneko informazino eta softwarearen inguruko azokarik handienean izan ziran Esleko ordezkariak. Euskadiko software libreko enpresen alkartea da Esle eta laugarren urtez jarraian hartu dabe parte Hannoverreko azoka honetan. Aurtengoa CeBitaren 46. edizinoa izan da.