Denporaldia azken txanpan sartu da. Zortzina jardunaldi geratzen dira amaitzeko, 2. B eta 3. mailetan. Talde batzuk goian dagozalako, besteak behean, partidu guztiak dira finalak askorentzat. Jon Agirrezabala (Sestao) eta Xabi Galan (Portugalete) jokalariek halan aitortu deuskue Atetik saioan. Mikel De Gregoriok be onartu dau intentsidadea berreskuratu behar dabela, lehen tokiari eusteko. Zamudio azken partidu biak galduta dago, eta lehen eukan alde handia galdu egin dau. Jardunaldia gaur, eguaztenez, eta bihar, eguenez, jokatuko da maila bietan.