Gernika KESB-ek amaitu dau denporaldia. Ona izan da. Seigarren geratu dira ligan, eta azken unera arte play-offean sartzeko aukerea euki dabe. Garaipen bateko aldeagaz geratu dira hirugarrentik seigarrenera. Naiara Diez jokalariak Bizkaia Lehian saioan esan deuskunez, ondo amaitu dabe denporaldia. Kanaria Handiari irabazi deutsie azken partidua (69-67). Maialen Agirregomezkorta (Zuazo), Iker Olaeta (Gernika Rugby) eta Asier Arpon izan dira beste hiru konbidaduak. Zuazok derbia dauka zapatuan Lasesarren, Zarautzen aurka. Gernikak Valladoliden jokatuko dau Salvadorren kontra. Eta Metropolitanok atsedena dauka.