Barakaldok Castillaren aurka jokatuko dau zapatuan (20:30). Ligea irabaztea dago jokoan. Izan be, lehen tokia kendu ahal deutsan bakarra Castilla da. Aurkari zuzena dau David Movillaren taldeak. Sei puntuko aldea dauka orain. Baina galdu ezkero, 3 puntura hurreratuko jako. Lander Iurrebasok onartu dau, Atetik saioan, partidu erabagigarria izan leitekela. Arenasek be antzeko partidua dauka Toledoren aurka. Play-offean sartzeko aukerakin segidu gura badau, hiru puntuak komeni jakoz. Holan, jan egingo deutso Toledok daukan aldea. Ian Urangagaz egin dogu berba. Hirugarren mailan, Ondarroako Aurrera oso sendo dabil aspaldion, eta jaisteko tokietatik urteteko aukerea dauka irabazten badau. Betoño Elgorriaga izango dau aurkari. Gainera, Deustuk nasaitasuna lortzeko aukerea dauka Gasteizko Aurreraren aurka. Eta, bide batez, Aurrerari laguntzekoa be bai.