Futbol ligak amaitzen dagoz. Heldu da benetako ordua talde askorentzat. Sestao River play-offetako tokietatik puntu bira dago. Jon Agirrezabala jokalariak Atetik saioan azaldu deuskunez, taldea prest dago azken txanparako. Fuenlabaradaren aurka jokatuko dau datorren jardunaldian. Gainera, Barakaldok Real Union hatuko dau. Sestaok eta Barakaldok irabazi ezkero, hirugarren eta laugarren tokirako burrukak zabal-zabalik geratuko litzatekez. Hirugarren mailan, Balmaseda be antzko lehian sartuta dabil. Laugarren dago, baina azken partiduetan emaitza txarrak lortu ditu. Ivan Urbano entrenatzaileak esan deuskunez, partidurik partidu joatea baino ez daukie. Lagun Onak hirugarrenaren aurka jokatuko dau Balmak. Irabazi ezkero, 3. eta 4 tolietarako lehia hori zabal-zabal itxiko dabe.