Hortzak estututa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko api. 27a, 00:00

Leioa jaisteko tokietan sartu da barriro. Azken hiru jardunaldietan, hortzak estututa helduko deutso ligeari. Alex Goikoetxea atzelariagaz egin dogu berba Atetik saioan. Goikoetxeak onartu dau irregular dabilela taldea. Azken partidua Rayo Majadahondaren aurka galdu dabe (0-3). Orain, Madrilera jo behar dabe. Ez da izango erreza Castillaren aurkako partidua. Baina Leioa ez dago aurkariei begira. Puntuak behar ditu maileari eusteko. Azken partidu biak Sanse eta Real Unionen aurka izango dira. Hirugarren mailan, Zamudiok 5 puntuko aldea dauka lehen tokian. Azken jardunaldian, Bermeok eta biek galdu dabe. Mikel De Gregorio eta taldekideek oso txarto egin behar dabe, lehen tokiari ez eusteko. Berio hartuko dau datorren jardunaldi honetan. Atzean sendo egotea izango da Zamudioren helburu nagusia. 

Osorik irakurri