Denporaldia jokoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko mai. 4a, 00:00

Barakaldo eta Riverren arteko partiduan, denporaldia dago jokoan. Etxekoek lehenengo geratu gura dabe, eta sestaotarrek play-offean sartu. Irabazi beharra daukie. Bardintzea galtzea beste izan leiteke-ta. Jon Agirrezabala Sestaoko jokalariak Atetik saioan esan deuskuenez, eurek hiru puntuen bila urtengo dabe. Dana dala, onartu dau, etxetik kanpo ez dabilzala hain ondo. Zamudiok lortu dau helburua. Ligea irabazi dau hirugarren mailan, eta orain, play-offa prestatzen hasteko aukerea dauka. Alaves B-renaurka jokatuo dau astegoien honetan. Ez batak ez besteak ez daukie jokoan ezer. Ondarroako Aurrerak, bai. Berioren aurka jokatuko dau. Aurkari zuzena dau maileari eusteko lehian. Momentuz lau talde jatsiko dira hirugarren mailatik. Eta bosgarrenak be arriskua dauka, Leioa 2. B-tik jaisteko arriskuan dago-ta. Mikel De Gregoriogaz (Zamudio) eta Ander Lakagaz (Ondarroako Aurrera) egin dogu berba.

 

Osorik irakurri