Bost guneko Durangoko Ibilaldian "eragile moreak" izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko mai. 12a, 00:00

Durangoko Ibilaldiak adinka sailkatuta egongo ez diran bost gune eukiko dauz maiatzaren 29an. Guneak Tabiran, Zuhatzola Parkean, Landako gunean, Matadero auzoan eta Kurutziaga ikastolan egongo dira. Antolatzaileek "Dagigun" lelopean sei kilometro inguruko ibilbide urbanoa prestau dabe. Ikastolak herri ekimenetik sorturako proiektua izanda Ibilaldia herriko kirol talde eta kultur alkarteakaz batera antolatu dabe. Markel Larruskainek, Durangoko Ibilaldiko koordinatzaileak, guneak ez dirala edadeka banaduta egongo esan deusku. Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek alkarregaz antolatzen daben Ibilaldi honetan jai parekideen aldeko programea prestau dabe eta eraso sexistak sahiesteko "eragile moreak" izeneko figurak sortu dabez. Idurre Maortua, Ibaizabal ikastolako zuzendaria.

Osorik irakurri