Azken jardunaldia jokatuko dabe 2.B eta 3. mailan. Jardunaldi erabagigarria izango da talde askorentzat. Barakaldo lider dago, eta lehenengo tokian geratzea dauka jokoan. Arenasen aurka jokatuko dau Getxon. Xabi Etxebarria atzelariak azaldu deuskunez, irabazi egin beharko dabe, lehenengo geratu gura badabe. Arenasek koparako sailkatu gura dau. Lehia horretan, Sestao eta Amorebieta ditu aurkari. Leioak, barriz, maileari eustea dau helburu. Irunen jokatuko dau Real Unionen aurka. Alex Goikoetxea atzelariak azaldu deuskunez, dana emoten urten behar dabe. Irundarrek play-offera sailkatu gura dabe. Bale ala kaleko jardunaldia izango da askorentzat. Hirugarren mailan beste hainbeste. Bermeok bigarren lekua ziurtau gura dau. Lagun Onen aurka bardintzea nahikoa dau. Igor Ispizua hegalekoak azaldu deuskunez, taldea oso pozik dago orain arte egindakoagaz be. Santurtzi, Deustu eta Ondarroako Aurrera jaisteko arriskuan dagoz. Portugalete jatsi danez, hiruretariko bat zuzenean jatsiko da. Deustuarrek hamaseigarren tokiari eustea dabe helburua, Gorka Exposito jokalariak azaldu deuskunez. Leioa ez jaistea, eta Barakaldok igotea primeran etorriko jaken guztiei. Emozinoa nagusi izango da azken jardunaldian.