Ilunion, aurrez aurre

Bilbo BSR-k ligea irabazteko play-offa jokatuko dau astegoien honetan. Murtzian da. Bilbotarrek Ilunion izango dabe aurrean. Lehenengo geratu dira ligan, eta Bilbo BSR laugarren. Asier Garciak aitortu deuskunez, oso gatxa izango da. Aldaketa askoko talde ona daukie. Gernika Bizkaiak gaur jakin dau, Hernaniren aurkako helegitea ez dauela onartu Espainiako Federazinoak. Joseba Olaeta kirol zuzendariagaz egin dogu berba Bizkaia Lehian saioan. Futbolean, Athleticek Zubietan jokatuko dau Realaren aurkako derbia (Domekea, 12:00). Beste derbi bat, Lasesarren, (Zapatua, 19:00). Zuazo eta Bera Bera, aurrez aurre. Ainhoa Azaola jokalariak azaldu deuskunez, helburua geratzen diran hiru partiduak ondo jokatzea da. Areto Futbolean, Bilbok lortu dau helburua. Igoteko play-offa jokatuko dau Leganesen aurka. Ixone Sotok jokalariak aitortu deusku ez dabela aurkaria ondo ezagutzen. Waterpoloan, Leioak hirugarren amaitu dau ligea. Leire Sarasola jokalaria pozik topau dogu. Uste bainoa emaitza hobea izan zala aitortu deusku. Beisbolean, San Inaziok Sanboiren aurka jokatuko dau etxean. Aurkari zuzena dabe. Sailkapenean alkarren ondoan dagoz.

Osorik irakurri