Bidezko Merkataritzea hurbiletik ezagutzeko aukerea egongo da gaur Bilbon. Goizeko 11etan hasita bidezko merkataritzako produktuen azokea eta kontzientzia hartzeko ekitaldiak egongo dira. Izan be, 30 urte dira bidezko merkataritzea gurera heldu zala. Donostian zabaldu eben lehenengo dendea 1986. urtean. Ordutik asko aldatu da kontua. Sasoi haretan artisautzea saltzen zan batez be eta gaur egun elikagaiak. Baina bidezko merkataritzea pobreziari aurre egiteko bidea dala gogoratu deusku Intermon Oxfametik Gotzone Olarrak.