Prest dagoz UEUren udako ikastaroak

Urtero lez eskeintza zabala antolatu dau Udako Euskal Unibersidadeak. Guztira 30 ikastaro eta jardunaldi antolatu dabez 'Anitza' lelopean. Aurten Eibarren, Iruñean, BAinonan, Donostian, Bilbon, Bidarten eta Zumaian izango dira ikastaroak. Bagilean hasi eta garagarrilean amaituko da aurtengo eskeintzea. 

Formatu desbardinetan eskeiniko dabez ikastaroak eta gaiak be anitzak izango dira. Izen emotea eta informazino gehiago www.ueu.eus atarian topau zeinkie. 

Osorik irakurri