Takbar Haddik, justizia eske, 36 gose grebea egin eban Marokok Gran Kanarian daukan kontsuletxearen ondoan eta aurreko astean Bilbon egon zan Bilboko udaletxeko araduradunakaz batzartuta. Takbar Haddik Bizkaian izandako egonaldia eta Haddik berak Bizkaiko alkarte desbardinakaz eukitako batzarrak antolatzen ZENBAT GARA alkartea egon da. ZENBAT GARA alkarteko Xabier Monasteriok "ama adoretsua" ezizenez ezagun egiten hasi dan andra honi buruz datu gehiago emon deuskuz.