Hemen da itzulikoa

Barakaldok 0-1 galdu eban Lleidan, eta bueltea emon beharra dauka 2. mailara igoteko bidean segiduteko. Domekan (20:00) Lasesarre bete egingo da itzulikoa jokatzeko. Lander Iurrebaso aurrelariak esan deusku pazientziaz jokatu behar dabela. Leioak hurrago dauka maileari eustea. Xativan bana egin eban Olimpicen aurka. Itzulikoa domekan (18:00) izango da. Alex Goikoetxearen eretxian, nasaitasuna garrantzitsua izango da. Zamudiok errezago dauka 2.B-ra igoeko. Laredori 3-1 irabazita dago. Itzulikoa zapatuan (18:30) Laredon. Koldo Obietak uste dau gogorra izango dala. Bermeok gatxago dauka. Ejidon 3-0 galdu eban. Igor Ispizuak esan deusku zatika planteau behar dabela partidua. Itxas Gane bete egingo da zapatuan (18:00). Eta Balmasedak banakoa daroa Murtziara. Ivan Urbano entrenatzaileak dino taldea ondo dagoela, nahi ta gatx parau kanporaketea. 

Osorik irakurri