Bilbo FS taldeak dana emoten urtengo dau Casillan (domekea, 12:30). Horixe esan deusku Isa Blanco jokalariak. Areto Futboleko Ohorezk Mailara igon gura dabe barriro. Horretarako, Leganesen aurkako kanporaketea jaso behar dabe. Madrilen 5-1 galdu eben. Eskubaloian, Zuazok 5. lekua lortu nahi dau. Horretarako, Canyamelar Valentziari irabazi behar deutso Lasesarren (zapatua, 19:00). Eta Porriñok galtzea itxaron behar dau. Ainhoa Azaola jokalariaren eretxian, defentsan sendo eta  erasoan luze jokatzea izango da kakoa. Xakean, Bizkaiko Kopea jokatuko  dau Sestao EDP-k Altzagaren aurka. Eneko Wu Sestaoko jokalaria azaldu deuskunez, ondo ezagutzen dabe alkar talde biek. Final Faduran izango da zapatuan (16:00). Errugbian, barriz, Gernika Espainiako Federazinoaren zain dago. Hernaniren aurkako helegitea noiz erabagiko. Bien bitartean entrenetan dabilz, maileari eusteko play-offa bagilaren 4ko astegoienean da-ta.

Osorik irakurri