Zapatuan, bagilaren 5ean, Ispasterreko biztanleek "Nahi dozu euskal estadu burujaube bateko biztanle izan?" galdereari erantzun ahalko deutse. Ispaster, Bizkaian egun horretan galdeketea egingo dauen udalerri bakarra izango da. Gainontzekoetan manifestuen irakurketak eta bestelako ekitaldiak izango dira. Ispasterreko "Gure Esku Dago" sareko Maite Zabalak eta Urtza Garaik, datu gehiago emon deuskuez.