Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Loiuko aireportutik Pakistaneruntz urten dabe gaur WOPi alkartasun keinua eginda. Espedizino honetarako Basque Team-ek proposatuta hiru mendizaleek azken hilabeetan entrenamendu fisiko zehatza egin dabe. Espedizinoan Jon Herranz kameralari profesionala be joango da eta grabautakoagaz dokumental bat sortuko dabe. Albertok berak GI eta GII tontorrak zergaitik aukeratu dabezan azaldu deusku.