Lekeition datorren zapatuan Donahiu Sindromea dauen neskato bateri laguntzeko ekimen solidarioa antolatu dabe.
Bost urte daukaz Maialen Aulestiak eta Donahiu sindromea dauka, estadu mailan bere da bakarra. .
Ez-ohiko gaixotasun honek familiari eragiten deutson gastu ekonomikoa arintzeko eta umeari alkartasuna erakusteko egun osoko egitaraua antolatu dabe Lekeition.
Maialenen aldeko eguna goizeko 10:30etan egin dan kalejira bategaz hasiko da, eskulan tailerrak, musika kontzertuak, dantzaldiak, karate erakustaldia etabar luzea izango da. Diru batzeko zozketa bat be egingo dabe.
Zapatua orduko gaur eguastenez Lekeitioko Azkue aretoan “Kejarik bako mundua” izeneko berbaldia eskainiko dau Juanjo Lertxundik.