Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuta bederatzigarren etenik bako irakurtaldia izaten dabil Arriaga Antzokian. Anton Garikanok egindako itzulpena txatalka irakurteko Bizkaiko kultura, kirol eta gizarte munduko aurpegi ezagunak igaro dira Arriagatik baita euskaltegiko makina bat ikasle be. Jon Maguregik, Bilbo Zaharrako zuzendariak egun honek ikasleendako zer suposatzen dauen kontau deusku.