Lagatzu Egunaren baitan Zamudion zapatu honetan 240 lagunek herri antzezlan bat egingo dabe. Zamudiok 3.265 biztanle inguru daukaz, honek esan gure dau parte hartzea handia izango dala. Antzerki lana sortzeko gidoi bat edo testu bat sortu dabe, testugilea Josu Kamara Kukubiltxoko sortzaileetariko bat dogu. Beragaz alkarlanean Zamudioko LAGATZU euskera alkarteko kideak egon dira.