Mungian asteon "Sukalki Eguna. Mungiako Zaporea" dokumentala estreinauko dabe. Sukalki Egunako sortzaileak omentzeko eta Mungiako jaietako ohitura honen inguruko testigantzak batzeko helburuagaz Asier Abiok dokumentala amaitu barri dau. Dokumentalaren aurkezpena, Mungian, bariku honetan arratsaldeko 19:30etan izango da. Bilbon be proiektauko dabe, Bilbo Arte fundazinoaren egoitzan baina horretarako momentuz ez dago data zehatzik.