Minbizidun 7 umeren familiek orain dala urte bi "La Cuadri del Hospi" alkartea sortu eben. Gaixotasunari modu positiboan zelan aurre egin ahal jakon azaldu deusku Ander Uribe gernikarrak. Bio-Crucesek etenda daukozan ikerkuntza proiektuei laguntzeko dirua batzen dabilz, Fitogaz bideoklip bat grabau dabe eta Gurutzetako umeen onkologiako seigarren solairua koloreakaz jantzi dabe.